XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ajente horrek ekintza hori burutuko du.

Diskurtsuaren kasuan ekintza hauek esaldietan gauzatzen dira.

Griceren kooperazio printzipioa eta maximek komunikazioan elkarrekintza arrazionala ematen dela aurresuposatzen dute eta, beraz, Griceren printzipioa eta maximak ekintza arrazionalaren bertsio pragmatiko bezala ikus ditzakegu.

Era berean interpreta dezakegu Sperber eta Wilsonen errelebantziaren printzipioa edo komunikazioa bideratzen duen beste edozein printzipio, baldin printzipio hauen alde inferentziala azpimarratzen badugu eta koherentziaren berri ematen badute.

Azken finean, diskurtsuaren analisirako oinarrizko aierua hauxe da: diskurtsua ajente arrazionalen ekarpenen bidez eraikitzen den egitura da.

Azaleko egitura hau ajenteen asmo, uste, eta helburuen elkarrerlazioek osatzen duten azpiegitura izkutuan oinarritzen da eta ondorioz azpiegitura honen azterketa beharrezkoa ikusten dugu diskurtsuaren koherentzia azaltzeko.

Ondorioak

Diskurtsua ikuspegi ezberdinetatik aztertzen bada ere, bada diskurtsuaren teoria orokor bat eraikitzerik eta horretarako hauek eskaintzen dituzten emaitzak aztertu beharko dira.

Nonbaitetik abiatzekotan, gure proposamenak diskurtsuaren ezaugarri nagusiak finkatu nahi ditu.

Lehenik, diskurtsua ez da unitate linguistikoen segida huts bat.

Eta ez da horrela bere koherentzia ezin azal daitekeelako forma linguistikoa eta esanahia soilik kontsideratuz.

Bigarrenik, forma linguistikoa eta esanahia diskurtsuaren osagaiak izan arren, diskurtsua ez da bere osagaien batura, hauen elkarrerlazioan sortzen den zerbait baizik.

Eta gainera, elkarrerlazio hau beti testuinguru pragmatiko batean ematen den zerbait da, non alde soziala, kulturala eta partehartzaileen jokabideak asmo, iritzi, nahi eta ustez osatutako sare konplexu batean aurkitzen diren.

Hirugarrenik, esaldiak definizioz testuinguru mugatuetan interpretatu behar dira; hau da, aurrez emandako esaldiek sortzen duten testuinguruetan.

Baina baita ere aipatutako sare konplexu horrek sortzen duen testuinguru orokorrean.

Laugarrenik, nahiz eta egitura linguistikoen koherentzia ikuspegi sintaktiko eta semantiko isolatuen arabera azal daitekeen, diskurtsua azterketaren objektu bezala harturik, esaldien testuinguru intentzionalean interpreta daiteke, koherentzi orokorra mantenduz.

Azkenik, diskurtsuari diskurtsu mailan ezin diogu helburu zehatzik jarri.

Azken finean, diskurtsu beraren eraikuntzan sortzen da diskurtsuaren koherentzia, hau da, eraikuntzaren prozesuan ematen diren elkartruke linguistikoen helburu aldakorrek osaturik.

Dena den, honek ez du esan nahi diskurtsuari metahelburu batzuk ezin dizkiogula jarri, Gricek inplikaturak azaltzeko asmatu zituen printzipio orokorren antzera.

Ildo beretik, Sperber eta Wilson 1986 lanak errelebantzia printzipioa proposatzen du komunikazioa azaltzeko.

Beraien ustetan badago hiztuna eta entzulearen erakarpen ezberdinak printzipio honen arabera interpretatzerik:

errelebantzia printzipioak finkatzen dituen baldintzak komunikazioan sortzen den elkarrekintzaren interpretazio inferentzial baten moduan ikus ditzakegu, non inferentzia hoien prozesamenduaren kostua ere kontuan hartzen den.

Eredu intentzional-inferentzial baten alde apostua egiteak, beraz, zera suposatzen du: